Praktikak

lunes, 14 de diciembre de 2015

sábado, 26 de febrero de 2011

Blogen loturak fitxa berri batean zabaltzeko modua

Blogaren esteka batean klik egitean, zauden orria galdu nahi ez baduzu, eta lehio edo fitxa berri batean agertarazteko, irakurri hau.

miércoles, 23 de febrero de 2011

Slideshare

Hau da tresna hau erabiltzeko gidatxo bat.
Tutorial Para Slide Share

viernes, 28 de enero de 2011

martes, 16 de noviembre de 2010

Word dokumentu bat Blogean txertatu, Google Docs erabiliz

Blogger-ek ez du zuzenean Word Office dokumentuak zuzenean post (entrada) batean txertatzen uzten.
Hori lortzeko, Google "galaxia"ko beste dohako zerbitzu bat erabil dezakegu: Google Docs. Badaude bide alternatiboak hori egiteko, baina momentuz honetan zentratuko naiz.
Google Docs aldez aurretik inoiz ez badugu erabili, alta eman beharko dugu. Prozedura eta hurrengo pausoak adierazteko hona hemen gidatxo hau: gida 
Demagun dena egin dugula: Google Docs-en alta eman, Word-ekin egindako dokumentua igo, Docs-en formatura bihurtzeko agindu, publikatu eta txertatzeko kodea gure blegaren post batean itsatsi. Emaitza horrelako zerbait izango litzateke:


Hau sorpresa! Ikusi, ikusten da...baina irakurri...
Dokumentua azaltzen den eremua handitzeko modurik ez dugu aurkituko blogaren ingurunean. Sarean hainbat buelta eman ondoren zera aurkitu dut: trikimailua kodean aldaketa bat sartuz, dokumentua behar bezela bistaretzeko.
Jatorrizko kodea horrelakoa da (kasu honetan) iframe src="https://docs.google.com/document/pub?id=1ZEQoN4Y5iK1Jw0z88fjwghOW2cK0twKQ9pqj-171hy4&embedded=true">
(Hasierako eta bukaerako ikurrak kenduta) 
Kodea zati berriarekin horrela gelditzen da:
iframe width=600 height=500 src="https://docs.google.com/document/pub?id=1ZEQoN4Y5iK1Jw0z88fjwghOW2cK0twKQ9pqj-171hy4&embedded=true">
(Hasierako eta bukaerako ikurrak kenduta)
Eta aldaketaren ondorioz hau da emaitza: